EVEk diru laguntza berria aurkeztu du

EVEk ( Energiaren Euskal Erakundeak) etxetresna elektrikoen eta leihoen hobetzerako Renove plana abiarazi du.

Etxeko ekipamendua hobetzeko Renove plana atzo,  Urriaren 2an, hasi da.

Alde batetik, leihoak ordezkatzeko planak  1,5 miloi euroko aurrekontua du. Helburu nagusia isolamendu hobea ematen duten leihoen bidez, berokuntzan energia aurrezpenak lortzea da. Laguntzak lortzeko kalitate eta ezaugarri jakin batzuk bete beharko dituzte instalatutako leihoek. Etxebizitza bakoitzeko diru laguntza maximoa 1.000€koa izango da.

Bestalde, etxetresna elektrikoak ordezkatzeko planak 1,4miloi euroko aurrekontua du.  A++ edo A+++ kalifikazioko elektratresnak erosteko diru laguntza da.  Diru laguntza maximoa (elektratresnaren arabera aldatuz doa) 125€koa izango da.

Planak Azaroaren 30era arte, edo aurrekontuak amaitu arte egongo dira indarrean. 

Albiste osora lotura

Informazio gehiago ala gai honi buruzko kontsultarik baduzu jarri zaitez gurekin kontaktuan, gustora lagunduko zaitugu.

Iruzkinak itxita daude.