Etxean egin beharreko edozein lan ala obra dela eta galdetuiguzu konpromezu gabe.

zaab Arkitektura Bulegoak eraldatu beharreko espazio horri irtenbide funtzional eta egokiena ematen saiatuko da. Banaketa egokiena eta ekonomikoena bilatuko dizkizugu.

Obra eta lanen plangintza zehatza eta gremioen alderaketa egingo dugu, aurrekontua eta iraupena errespetatuz.


Informazio orokorra

-Arkitektua barne-erreforma baterako?

Bai. Teknikari espezializatua da. Espazioak aztertu eta irtenbide ekonomiko eta energetiko hobea emango dio zure etxebizitzari. Gremioekin lanean egotera ohituta dago eta obra plangintza zehatza egingo dizu. Teknikari independientea da, ez du inongo loturarik gremioekin, zuretzat egokiena den irtenbidea eskuratuko du.

-Txostena behar da barne erreforma batean?

Udalaren arabera. Gutxieneko dokumentazioa aurkeztu behar da udaletxean, aurrekontua, egin beharreko lanak eta abar zehaztatzen dituena.

Prozedura

  • Lehen kontaktua jasota, teknikariak zure beharrak hausnartu eta erreformatzeko dagoen etxebizitzara bixita egingo du. Bertan, neurriak hartu eta egungo egoeraren krokisa egingo du.

  • Behin datuak eta beharrak zehaztuta, diseinu ezberdinak egingo ditu egokiena topatu arte.

  • Udalak hala eskatu ezkero, planoak, memoria eta aurrekontua jasotzen dituen txostena egingo du.

  • Obra gauzatzeko beharrezkoak diren gremio ezberdinen alderaketa egingo du teknikariak. zaab-en berdin zaigu gremioak zuk ala guk bilatzen baditugu. Hala ere, beti, 2-3 aurrekontu eskatzen ditugu, prezio-kalitate eralzio hoberena lortzeko.

  • Behin lizentzia eskuratura, obra plangintza egiten da. Horrela epeak argi gelditzen dira, bai jabe bai gremioentzako. Horrela azken orduko sorpresa eta atzerapenak ekiditzen ditugu.

  • Obrak irauten duen denbora osoan izango dituzu zaab Arkitektura Bulegoko teknikariak obra zuzentzen eta aholkuak ematen; obrak irauten duen denbora osoan lagunduko dizugu.

Arlo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu ala idatziguzu lasai asko, lagunduko dizugu.

Adibideak