Zure etxea saldu ala alokatu nahi al duzu? Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria beharko duzu orduan.

Arau Europarrei jarraituz, 2013ko ekainaren 1etik aurrera, higiezinen jabeek eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri bat eduki beharko dute etxe horiek saldu ala alokatzeko.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak (EEZk) eraikin osoaren ala zati baten (etxebizitza baten) eraginkortasun energetikoa aztertuko du, eta A eta G arteko letra baten bidez kalifikatuko du. (Zenbat eta Atik gertuago hobea izango da kalifikazioa).

Azken urteotan, europear agindua dela eta, energia kontsumoa murriztu, kutsadura txikiagotu eta eraikinak eraginkorragoak bilakatze aldera energia ziurtagiria edukitzea beharrezkoa da.

 

zaab Arkitektura Bulegoak, kezka guztiak argitu eta azkar batean ziurtagiria egingo dizu. Konpromezu gabe kontsultaiguzu.


EEZri buruzko informazio orokorra

-Zer dira eraikin baten energia kalifikazioa eta energia ziurtapena?

Eraikinaren energia eskaera normalari aurre egiteko kontsumitu beharreko energia kalkuloari deritzo energia kalifikazioa. Kalifikazioa 7 letrako serie batean sailkatzen da; A letra, eraginkortasun handienekoa da eta G letra eraginkortasun txikienekoa. Kalkulu guztiak, energia kontsumoari eta CO2 emisioei dagokionez kalkulatzen dira. Energia kalifikazioa egiaztatzen duen agiria da energia ziurtagiria.

-Zertarako erabiltzen da?

Energia ziurtagiriak, informazioa ematen dio erabiltzaileari edo erosi ala alokatu nahi duenari eraikinak duen jokabide energetikoaren gainean.

-Nire eraikinak eduki behar du?

Orokorrean, eraiki berri diren eraikinek, saldu ala alokatu behar diren eraikin ala etxebizitzek eta erakunde publiko batzuek eduki beharreko ziurtagiria da.

-Noiz egin behar da?

Legeak 2013ko ekainaren 1etik aurrera behartzen du ziurtagiria edukitzera. Ziurtagiriak 10 urteko epea du. Epea igarotzerakoan berritu beharko da.

-Non agertu behar da EEZ?

Eraikina ala etxebizitza saltzeko ala alokatzeko jartzen diren iragarkietan jarri beharko da energia etiketa. Etxebizitza salduz gero, jabe berriari dagokion dokumentazioarekin batera eman beharko zaio energia ziurtagiria.

-Zenbat balio du?

Kostua faktore ezberdinek baldintzatzen dute: komunitatearen tamaina, eraikinaren aintzinatasuna, kokapena, azalera, etab. Zure eraikinaren EEZ egitekotan bazaude, aurrekontua eskatuiguzu inongo konpromezu gabe.

Prozedura

  • Lehendabizi, aurrekontua onartu eta eraikinera bixita noiz egingo den aukeratuko dute teknikariak eta jabeak.

  • Eraikin ala etxebizitzari bisita egingo zaio. Bertan etxearen krokisa, neurketak, fatxada osatzen duten materialen azterketa eta berokuntza sistema ikusiko ditu.

  • Bisitan jasotako datu guztiekin, teknikariak energia kalifikazioa kalkulatuko du. Kalkuluan jasotako datuekin energia ziurtagiria egingo du teknikariak. A eta G letren arteko kalifikazioa izan dezake. Horretaz gain, energia kalifikazioa hobetze aldera, gomendio batzuk helaraziko dizkizu.

  • Azkenik, energia ziurtagiria eskumeneko erakundean erregistratu beharko da.. Ziurtagiria inskribatzean, dagokion energia etiketa jasoko da.

Zure eraikinaren egoerari, EEZei buruzko informazio orokorrari ala egite prozesuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu ala idatziguzu lasai asko, lagunduko dizugu.

Adibideak