Eraikinen mantenu eta egungo egoera ziurtatzen duen azterketa da Eraikinen Azterketa Teknikoa (E.A.T.). 50 urtetik gorako eraikinek bete beharreko tramitea da.

Eusko Jaurlaritzako 2012/241 Dekretuak agintzen du eraikinen elementu komunitarioen batzuen (egitura eta zimenduak, fatxadak, teilatua eta atondurak alde batetik, irisgarritasuna eta energia) ikuskaritza azterketa bat egitea. Azterketa hori, eskumeneko teknikari batek egin beharko du.

EAT txostena orain arte egin izan den Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT-ITE) garapena da:

E.A.T. TXOSTENA = ERAIKINAREN IKUSKARITZA TEKNIKO (E.I.T.) + ENERGIA ZIURTAGIRIA + IRISGARRITASUN AZTERKETA

Txosten honek Elkargo Ofizial bateko zigilua eduki behar du, eta gerora Udalean bideratuko da.

Azterketak, arriskutsuak izan daitezkeen akatsen konponketak bideratu ditzake. Gainera, bete beharreko tramitea da teilatu, fatxada zein igogailuak ezartzeko erreformatan.

EATa 10 urtean behin egin begarreko azterketa da.


EATari buruzko informazioa

-Nire eraikinak EATa egin behar du?

50 urte baino gehiagoko eraikinek egin beharreko azterketa da. Hala ere, zure eraikinean erreforma ala berritze lanak egin behar baldin badituzue dirulaguntzak lortu ahal izateko EATa egin behar da. Orokorrean, udaletxeek ez dute EAT pasa beharra duten eraikinei jakinarazpena luzatzen. Azterketa egiten ez bada, 600€-6.000€ arteko isunak egon daitezke.

-Diruz lagunduta dago EATa?

Gaur egun, 50 urte baino gehiagoko eraikinak berritze lanak egiten baditu soilik. Berritze lanak egiteko laguntza eskatu ezkero EATarentzako 1000€ arteko dirulaguntza dago.

-Zenbat denboran egiten da EATa?

Gutxi gora behera (eta komunitatearen tamainaren arabera) 2-3 aste. Aurrekontua onartu ondoren, bixita plana egituratu behar da komunitatearekin. Behin bixitak eginda, txostena idatzi, elkargoan zigilatu eta udaletxera aurkezten da. (ikusi PROZEDURA atala behean).

-Zenbat balio du EATak?

Kostua faktore ezberdinek baldintzatzen dute: komunitatearen tamaina, eraikinaren aintzinatasuna, kokapena, azalera, tipolojia, etab. Zure eraikinaren EATa egitekotan bazaude, aurrekontua eskatuiguzu inongo konpromezu gabe.

Prozedura

  • Lehendabizi eraikinaren inguruko informazioa jaso behar da. Komunitateak egin dituen obra eta berritze lanak, eraikinak izan dituen arazoak eta abar. Eraikinaren egungo egoeran eragina izan duten mantenu lan, obra zein eskuhartzeen berri eman behar zaio teknikariari.

  • Teknikariak galdeketa horri bat eskuratuko die bizilagunei. Horrela, bizilagunek emandako ikuspegi eta datuak kontuan izango ditu ikuskaritza ahalik eta zehatzagoa izango da.

  • Bizilagunekin bateratutako data eta orduan, teknikariak eraikinaren elementu komunitarioak eta etxebizitzak bixitatuko ditu.

  • Ikuskaritzan,hasierako informazio azterketan eta galdeketako horrietan lortutako informazioarekin teknikariak txostena idatziko du. Txostenak, eraikinaren azterketa, irisgarritasunaren azterketa eta ziurtagiri energetikoa aztertu eta diagnostikatu egiten ditu. Diagnosia aldekoa ala kontrakoa izan daiteke; eta konponketak egiteko epeak ezartzen ditu.

  • Teknikariak, txostenean azaltzen diren ondorioen eta eraikinaren aldeko/kontrako diagnosiaren berri emango die bizilagunei.

  • EATak elkargoko zigilua duenean, udaletxera bideratuko da, beharrekoak diren eskumeneko organoetara bideratu dezaten.

Zure eraikinaren egoerari, EATei buruzko informazio orokorrari ala egite prozesuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu ala idatziguzu lasai asko, lagunduko dizugu.

Adibideak