Euskal Herriko eraikinak zahartzen ari dira. Eraikinak berrizteko dagoen beharra dela eta, hainbat laguntza eta ekimen bultzatu dituzte erakundeek.

Zuon etxeko teilatu ezein fatxadatan egin beharreko erreforma lanetarako Birgaitze Proiektuak egiten ditugu zaab Arkitektura Bulegoan. Irisgarritasuna bermatzeko igogailuen instalakuntzak ere egiten ditugu.

Lan guzti hauetan, aholkularitza eta jarraipen zehatza egiten dugu.

Zuen etxeak duen arazoa edozein dela eta, deitu ala idatziguzue konpromezu gabe, lagun zaitzakegu eta.


Birgaitzearen inguruko informazio orokorra

-

-

-

Prozedura

  • Lehendabizi komunitatearen beharrak aztertu behar dira, dauden arazoei konponbide egokiena bilatzeko.

  • Aurrekontu ezberdinak aztertu eta alderatu egingo dira, egin beharreko lana bideragarria izan dadin.

  • Teknikariak gauzatze proiektua egingo du. Bertan, memoria, planuak eta legediaren betetzea eta kalkuluak agertuko dira.

  • zaab Arkitektura Bulegoak indarrean dauden dirulaguntzen berri emango dizue, eta hauek lortzeko egin beharreko pausuen berri emango dizue, beharrezko betegai eta txostenak emanez.

  • Behin lizentzia eskuratuta, plangintza eta epeak ezarri eta obra hasi eta lanen jarraipenerako obra zuzendaritza egingo da.

  • Obra amaierako txostena eta bilerak egingo dira, lanak behar bezala amaitu direla ziurtatzeko.

Zure eraikinaren egoerari, birgaitzeari ala egite prozesuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu ala idatziguzu lasai asko, lagunduko dizugu.

Adibideak