Hirigintza aldetik beharrezkoak diren txosten eta proiektuak aurrera ateratzen ditugu.

Hiri/herrietako Plangintza Orokorretan aldaketak proposatzen ditugu genero berdintasunaren ikuspegitik. Hiri debekatuaren mapa.


Hirigintza inguruko informazio orokorra

-hirigintza proiektu ala txostena behar dut?

Garatu beharreko lursail batean, partzelaziotan, plan berezietan, plan partzialetan, erabilera aldaketetan beharrezkoa da. Lursailen mugaketa eta eremuak aldatzen ditu ere. Kasuan kasu aztertu beharko genuke.

-zer da hirigintza barneratzailea?

Egun bizi ditugun herri eta hiriak gizonek diseinatu eta eraikiak dira. 30 urte inguruko, kotxea duten eta lanpostura doazen gizonetan pentsatuak egin dira. Herritar askoren ikuspegia kanpo gelditu delarik. Horregatik, gaur egun beste kolektiboak (menpekoak, zaintzaileak, emakumeak, haurrak, erretiratuak...)barneratzeko hainbat ekimen jarri dira martxan. Hauek aditzera emateko hirigintza barneratzaileko azterketa eta tailerrak egiten dira.

Arlo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu ala idatziguzu lasai asko, lagunduko dizugu.

Adibideak