Negozio bat ireki nahi duzu?Legeztatu gabeko eraikin-osagarri bat al duzu? Legeztatzeke duzuna edozer dela eta, galdetuiguzu; guk lagun zaitzakegu eta!

Era guztietako txosten eta lizentziak egiten trebeak gara (Irekiera zein iharduera lizentziak, Bizigarritasun zedulak, Erabilera aldaketak, Legeztapenak, Txostenak, Irisgarritasun txostenak, eta abar).

Gainera, zuk buruhausterik izan ez dezazun, legeztatze prozesu guztian lagunduko dizugu.


Lizentzia eta baimenen informazio orokorra

-Zer da obra txikia?

Besteak beste; etxebizitza, lokal eta eraikinetako barne antolamenduan aldaketa txikiak, finka eta lursailak ixtea, obretan abbes hesiak eta andamioak jartzea, eraikuntzetan elementu osagarriak jartzea, errotuluak jartzea eta abar. Lan hauek ez dute proiektu baten beharrik, baina udaletxeetan txosten bat aurkeztu behar izaten da.

-Zer da obra handia?

Oin berriko obrak, birgaitze obra, eraikitako azalera handitzeko lanak, igogailuak jartzeko lanak, teilatu eta fatxadak birgaitzea, merkataritza erabilerako lokalak etxebizitza bihurtzea, etxebizitza bat bitan banatzea, etxebizitza ezberdinak bategitea, eraispen lanak, eta abar. Eskumeneko teknikari batek egindako proiektua behar izaten dute lan hauek.

-Zer da jarduera exentua?

Pertsonei zein ingurugiroari eragozpenik sortzen ez dizikioten jarduerak dira. Lan hauek ez dute proiektu baten beharrik, baina udaletxeetan txosten bat aurkeztu behar izaten da.

-Zer da jarduera klasifikatua?

Eragozpenak sor ditzaketen, ala pertsonei edo beren ondasunei arriskuak sortu, edo ingurugiroari kalteak egin diezaioketen jarduerak dira.

Prozedura

  • Lehendabizi legeztatu nahi duzun edo ireki nahi duzun jardueraren inguruko informazio jaso eta ideiak finkatzeko bilera pare bat egingo ditugu.

  • Teknikaria, legeztatu beharreko lokal/etxebizitzara joango da. Bertan neurriak hartu, krokis pare bat egin eta txostena egiteko beharrezkoak dituen datu eta informazioa jasoko du.

  • Behin datu guztiak eskuratuta, txostena idatziko du.

  • Eskumeneko erakundeetan baimen/lizantzia tramitatuko dira.

  • Azkenik, lizentzia eskuratuko da.

Lizentzia eta baimenei buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu ala idatziguzu lasai asko, lagunduko dizugu.

Adibideak