Zure ametsetako etxea eraiki nahi al duzu? Hutsik eta zaharkiteua dagoen lursailari errentagarritasuna atera nahi al diozu? Ideia bat al duzu buruan eta ez dakizu nola gauzatu? Zatoz zaab-era, guk lagunduko dizugu eta.

Obra berriak egiten ditutgu, eraikin pribatu, publiko , ekipamendu zein industrialak.

Ideia soil batetik  gauzapenerainoko prozesu osoan aholkatu, eta lagunduko dizugu.

Jarri zaitez gurekin kontaktuan, zure ametsak egi bihurtu ditzakegu eta.


obra berriaren inguruko informazio orokorra

-

-

-

Prozedura

  • Gurekin kontaktuan jarri eta zure ideiak adieraziguzu. Zure beharrak hausnartu eta zuretzak egokiena den eta zure ideiarekin bat datorren proiektua egingo dizugu.

  • Ideia eta beharrak era egokian gauzatzeko aurreproiektua egiten da. Bertan forma hartuko dute guztiek, kotadun plano eta perspektibatan.

  • Aurreproiektuarekin ados gaudenean, proiektua bideragarria den ala ez aztertu behar da. zaab Arkitektura Buelgoko teknikariek kalkulu eta azterketa ezberdinen bidez bideragarria den ala ez esango dizuete.

  • Ideiak aurreproiektuan ditugula, legez bete beharrezko gutxienekoak zehaztatu eta konfirmatu beharko dira.

  • Ondoren gauzatze proiektua egingo da. Bertan, plano, memoria eta kalkuluen bidez, eraikina deskribatu eta legeak ezarritako gutxienekoak betetzen dituela ziurtatuko da.

  • Proiektuarekin lizentzia eta baimenak eskatuko dira. Behin tasak ordainduta, obra hastea dago.

  • Obra hasi aurretik, lanen plangintza eta epeak ezarriko dira; aurrekontuen azterketa eta gremioen aukeraketa ere egingo da. Gero obra hasiko da, zaab Arkitektura Bulegoko teknikariek prozesu guztian lagunduko dizuete, obra zuzendaritza eta kudeaketa eginez, beharrezkoak diren erabakiak hartuz eta sortzen diren arazoei konponbidea emanez.

  • Behin lanak amaituta, Obra Amaierako proiektua gauzatzen da. Bertan egindako lanak deskribatu eta erabilitako materialen ziurtagiriak agertuko dira. Gainera eraikinaren mantenurako gidaliburua eta eraikinaren liburua emango zaizkizu.

Obra berriari, ala proiektumota ezberdinei buruzko informazio gehiago nahi baduzu idatzi ala deituguzu lasai, lagunduko dizugu eta.

Adibideak