Edozein lan edo obra egin behar duzula, beti dago ezagutzen ez duzun (eta arazoak ekar ditzakeen) betebeharren bat. zaab Arkitektura Bulegoak kontuan izan ohi ditu gehiengoarentzat ezezagunak diren betebeharrak.

Edozein obratan, obra zuzendaritzaz gainerakoak diren ezinbesteko laguntzak eskeiniko dizkizu; hala nola: osasun eta segurtasun koordinazioa, legediaren betetzea, lanen banatze egitura, aurrekontuen berrikuspen eta azterketa, lanen plangintza eta iraupena, eraikuntza prozesuaren zehaztapena, eta abar.


Obra kontrol eta zaintzaren inguruko informazio orokorra

-Beharrezkoa al da obra zuzendaritza?

Proiektuaren arabera. Obra handietan beharrezkoa da. Teknikariak, obra era egokian egingo dela ziurtatzen du, aurrekontua errespetatuko dela eta obra gauzatzen den artean sortu daitezkeen arazo eta konplikazioei erantzun egokia emango die.

-Zer da segurtasun koordinazioa?

Obrak lantoki arriskutsuak izan ohi dira (erorpenak, kolpeak, istripuak egon daitezke); horregatik oinarrizko osasun eta segurtasun legediak ezartzen direla ziurtatzen dituen teknikaria da segurtasun koordinatzailea.

Obretako kontrol eta zaintzari buruzko informazio gehiago nahi baduzu deitu ala idatziguzu lasai asko, lagunduko dizugu.

Adibideak